Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da eta interesatuek lotura honetan sartu behar dute izena emateko. Ekainaren 12tik 23ra izanen da zabalik zozketa eta bortz irabazleen izenak ekainaren 24an jakinaraziko ditu TTIPI-TTAPAk.
Norbaitek Ttipi Txartela nahi badu aise eta noiznahi egiten ahal du eskaera lotura honetan sartuta. Ttipi Txartela eginda bertako informazioa euskaraz hartuko duzu. Horrez gain, MEKNAri esker Errenta Aitorpenean % 80ko desgrabazioa izanen duzu eta Ttipi Txartelarekin deskontuak izanen dituzu eskualdeko komertzioetan. Gehiago ere bai, hamarbortzean behin egiten diren zozketetan zuzenean parte hartuko duzu. Zure ekarpen ttiki bat eginez, TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen iraupena segurtatuko duzu!