EHZ festibalera joateko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 11:30

Argazkia: EHZ.

Ekainaren 28tik 30era bitartean Arberatze-Zilhekoan (Nafarroa Beherea) egitekoa da Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdia. Eta harat joateko hiru eguneko bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu TTIPI-TTAPAk.

Lotura honetan sartu eta parte hartzen ahal da zozketan eta ekainaren 10ean 09:00 baino lehen egin beharko da. Zozketan parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da. Ttipi Txartelarik ez baduzu, eskuratu hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun