Atzo 30-40 abeltzainek eta nekazarik bat egin zuten mobilizazioarekin eta erantzunarekin kontent gelditu ziren deitzaileak. Horrek, aldi berean, hainbat eragozpen sortu zituen N-121-A errepideko trafikoan eta honela mintzatu ziren TTIPI-TTAPArekin: «Sentitzen dugu honetara ailegatu behar izatea eta biztanleriarengan eragiten ahal duen molestia, baina momentuz harrera nahiko ona du eta jendeak ulertzen du».
Sei puntuko aldarrikapen zerrenda dute mahai gainean:
-
Inportatutako produktuentzat osasun, ingurumen eta gizarte berme berberak eskatzea.
-
Burokrazia murriztea.
-
NPBtik jasotzen duten diru kopurua ez dadila murriztu, baizik eta mantendu eta eguneratu dadila egungo beharren arabera.
-
Nekazaritzako gizarte segurantzako kuota jaistea.
-
Elikagaien Katearen Legea betetzea.
-
Belaunaldi aldaketarako Europako plana, elikagaien hornidura bermatzeko.