Joan den astean eskualdeko udalerri bakoitzaren bilakaera izan zuen hizpide eta aztergai TTIPI-TTAPAk. Eta aldi honetan, Baztango eta Bertizaranako datuak bildu ditu herriz herri.
Baztanen batzuk goiti, gehienak beheiti
Baztango hamabortz herrietako datuak kontuan hartuz, biztanleriaren % 45 Elizondon bizi da. Kuartelka ere, Elizondon bizi da baztandarren erdia baino gehiago. Elizondoko kuartelean, Elizondo, Elbete eta Lekaroz sartzen dira eta % 52,66 hiru herri horietan bizi dira. Gainerakoan, % 21,53k Erberea (Gartzain, Irurita, Arraioz eta Oronoz-Mugairi) dute bizileku; % 18,94k Baztangoiza (Amaiur, Erratzu, Azpilkueta eta Arizkun) eta Basaburuko lau herriak (Almandoz, Aniz, Berroeta eta Ziga) dira biztanle guttien dutenak (% 6,87).
Hamabortz herriak kontuan hartuta, 1996az geroztik lau herrietan goititu da biztanleria, eta bereziki, Elbete da goititze handiena izan duena, duela 27 urte baino % 41,10 gehiago baitira erroldatutakoak gaur egun. Neurri ttikiagoan Elizondon ere hazi da biztanleria, baita Berroetan eta Anizen ere.
- Elbete + % 41,10
- Elizondo + % 9,40
- Berroeta + % 8,04
- Aniz + % 4,84.
Gainerako herri guztiek biztanleria galdu dute, eta bereziki, Almandozek, Zigak, Lekarozek eta Arizkunek.
- Almandoz -% 19,82
- Ziga - % 17,54
- Lekaroz - % 17,24
- Arizkun - % 16,47
- Erratzu - % 9,51
- Gartzain - % 6,93
- Azpilkueta - % 4,83
- Irurita - % 4,53
- Amaiur - % 2,70
- Arraioz - % 2,38
- Oronoz-Mugairi - % 0,68
Bertizaranan bereziki Legasak goiti eta Oieregik nabarmen beheiti
Bertizaranaren barrenean Legasa, Narbarte eta Oieregi sartzen dira eta lehenbiziko bietan hazi egin da biztanleria 1996tik honat izan den bilakaera aztertuta. Legasa da igoerarik handiena izan duena, % 16,03 puntukoa. Narbarten ere igo da erroldatutakoen kopurua, baina neurri ttikiagoan. Eta Oieregik biztanleriaren erdia baino gehiago galdu du azken 27 urteotan.
- Legasa + % 16,03
- Narbarte + % 1,64
- Oieregi - % 53,64