Argi utzi dute ez dutela «inolako erasorik» onartuko eta honela gaineratu dute: «Inauteri hauek emakume*, neska* gazte, sexu-genero disidente zein bertze pertsona ez-normatiboendako ere izan daitezen, mugimendu feministako kideak martxan gaude!».
«Ez badakizu egoten, ez etorri. Zaindu zure jarrerak eta hartu zure ardura». Inauterietan bete-betean sartuta, horixe izan da Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak bideo honekin eman nahi izan duen mezua. Malerreka eta Bertizarana «gune segurua eta erosoa izateko borrokan» ari direla adierazi du.
Argi utzi dute ez dutela «inolako erasorik» onartuko eta honela gaineratu dute: «Inauteri hauek emakume*, neska* gazte, sexu-genero disidente zein bertze pertsona ez-normatiboendako ere izan daitezen, mugimendu feministako kideak martxan gaude!».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.