- Ez da egia energia gehiago behar dela aerosorgailu bat ekoizteko gero ematen duen energia baino. Izatez, zehazki hori kalkulatzen duen kontzeptu bat dago: Itzulera Energetikoaren Tasa, IET (TRE gazteleraz, EROI ingelesez). Ikerketa ezberdinak daude baino gehienek 10etik goitiko zifrak ematen dituzte eolikoarentzat: 20, 34 ... Hau da, erabili den energia unitate bakoitzeko 20 eskuratuko liratekeela. Are, berriztagarrien IETa urtetik urtera gero eta hobea da. FVan energia inbertsioa bortz urtetan itzultzetik (1992an) urte bat edo gutxiagora pasa da. Eolikoaren kasuan, haize errota zenbat eta handiago, orduan eta IET hobea.
- Gezurtia da beroketa globala areagotzen dutela erratea. IPCCaren arabera karbonogabetzeko neurri efektiboenak dira berriztagarriak. Espainian % 7,5 jaitsi dira isuriak 2023an (2022koen aldean), batez ere berriztagarrien hedapena eta ikaztegien itxierari esker.
- Ez da egia Alemania haize energiaren porrotaren eredu denik. Alemaniak bere elektrizitatearen % 50 baino gehiago berriztagarriei esker ekoitzi du 2023an, inoiz baino gehiago, eta 2030an % 80 izateko helburua du.
- Kuriosoa da, baina, hori bera da lobbie fosilak erabiltzen duen argudio gezurtia. Edozein kasutan, eolikoaren emisioak 11 CO2 gramo ingurukoak dira kWh bakoitzeko (konparaziorako, ikatzarenak 900 inguru). Baina, gainera, isuri horien % 90 turbinaren ekoizpenean eragiten dira (gehi % 5 garraioan eta % 5 mantentze-lanetan). Prozesu industrial horiek elektrifikatuko balira (berriztagarrien bidez) isuririk gabeak edo gutxiagokoak izatera ailegatzen ahalko lirateke.
- Galeren datu ezberdinak daude baina % 85ekoak direla erratea desinformatzailea da. Espainiako sare elektrikoaren galera osoak % 10 ingurukoak dira; Frantzian % 8 ingurukoak. L’Energéticako zuzendariaren arabera, % 3koak 1000 km-ko. Gainera galerarik handienak distribuzioan izaten dira, ez garraioan (tentsio altuko lineek galera ttipiak dituzte, hain zuzen, horregatik erabiltzen baitira). Ez da ongi ulertzen Madrilekoak zer duen ikusteko baina, edozein kasutan, hainbat proiektu daude aurreikusiak Madrilgo erkidegoan.
- Gure lurrak suntsitzen dituztela erratea bertze gehiegikeria desinformatzailea da. Gaur egungo eolikoen instalazioak (22.000 aerosorgailu inguruk) Espainiako lurraldearen % 0,017 hartzen du, 85 km2. Konparaziorako, nekazaritzarako lurrak 170.000 km2 dira. Gainera, eolikoa bateragarria da nekazaritza jarduerekin (beti inpaktu batzuk egonen direla ukatu gabe) eta agrovoltaikan aitzinamenduak egiten ari dira.
- Energia kontsumo orokorra ttipitu behar da, baino elektrizitateak duen proportzioa handitu. Net Zero Emissions bide-orriaren arabera elektrizitatea % 20tik (2022) % 27ra (2030) pasa behar da mundu mailan. Elektrifikazioak mugak ditu baina sektore aunitz elektrifikatu behar dira oraindik: domestikoak (adib., aire-ponpekin gasa ordezkatuz); garraioa (tren, autobus edo anbulantzia elektrikoak); eta industria ahal den neurrian. Burujabetza berriztagarritik arrunt urrun gaude Hego EHan: energia berriztagarria guztizkoaren % 14 da. Gainera, Nafarroak barazkiak ere esportatzen ditu baina horrek ez du erran nahi agroekologia gehiago behar ez denik.
- Energia formarik subentzionatuena fosila da. Gainera, ikerketa aunitzen arabera, gaur egun, energia berriztagarriak dira energia iturri merkeena instalazio berri baterako. Plaka FVen prezioa % 75 jaitsi da 2012tik 2022ra.
- Betaurrekoek ere bortz urte inguru irauten dute, beraz, ez ditzagun betaurreko gehiago egin. Hori da arrazoiketa? Gainera: 1. Berriztagarrien bizi-zikloa handitzen joan daiteke teknologia hobetu ahala edo instalazioak birpotentziatuz. 2. Eoliko baten % 80-85 birziklagarria da egun ere eta hobekuntzak egin daitezke. 3. Ez ahantzi mikroberriztagarriek arazo berdina dutela, baina, ez da inor komunitate energetikoei hori aurpegiratzera atera.
- Trantsiziorako materialen botila-lepo batzuk ikusten dira mineral batzuetan baina batez ere ekoizpen gaitasunarengatik, ez hainbertze mineralen erreserbengatik. Adibidez, estimatzen da eolikoen hazkunderako urtero 600.000 tona kobre beharko direla, urteko ekoizpenaren % 3 (20 M tona/urtero). Gainera, ez da ahaztu behar erregai fosilen inpaktu materiala (isurienaz gain) aunitzez handiagoa dela.
- Ez du ez hanka ez bururik (ikusi 1. puntua). Danimarkak bere elektrizitatearen % 55 bakarrik haize energiarekin ekoitzi du. Ikatza ekoizpen horren % 90 izatetik (1990ean) % 10era pasa da (2022an). Berriztagarrien intermitentziak erakusten duena da eskala eta iturri anitzak behar direla (FV, eolikoa, biomasa, geotermia…).
- Espainiako 2023ko ekoizpen elektrikoaren % 50,8 berriztagarrietatik etorri da, % 24 eolikotik. Gainerakoaz ñabardura aunitz egin beharko lirateke, baina ez dago hemen tokirik. Baina baliatu dezakegu galdera hau botatzeko: zein da zuen proposamena? Ezetzaz eta lelo emozionalez haratago, zer? Hau da errealitatea: sei urte ditugu isuriak %45 jaisteko. Metamorfosi ekosozial ikaragarria bultzatu behar dugu gizartearen aspektu guztietan.
Kontuz ibili behar da berriztagarrien aurkako klima-soziala sortzearekin, argi-bideak eman baino bide-ilunetara eraman gaitzakeelako, fosilen aterabiderik gabeko karrikara kondenatuz. Berriztagarrien kontra egitea baino positiboagoa litzake berriztagarrien eredu hobe baten alde egitea, batez ere jabetzan (herritarrenak izatean) jarriz gure aldarrien indarra. Desazkundea bai, eta berriztagarriak ere bai.
Gorka Laurnaga Peña