Lau biribilgune, horietatik hiru lehen ez zeudenak
Astelehenean Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusiak egin duten bisitarekin, obrak ofizialki bukatutzat eman dituzte. Errepide zati horretako erreiak 2+1 sistemara egokitu eta bi noranzkoak bereizteko hesi metalikoak paratzeaz gain, aipagarri dira egin dituzten lau biribilguneak: lehenbizikoak Oronoz-Mugairiko sarbidea eta N-121-A eta N-121-B errepideen elkargunea antolatzen ditu, lehendik zegoena nabarmen hobetuz. Eta bertze hiru biribilguneak arrunt berriak dira: IAT-ITV parekoa eta Sunbillako biak.