Zenbat dakizu Errigorari buruz? Erantzun 5 galdera hauek eta Errigoraren produktuekin osatutako kutxa eder bat irabazteko aukera izanen duzu erantzun guztiak zuzen asmatuz gero. Lasai, galderekin zalantzaren bat izanez gero, azalpenak ERRAN.EUSen argitaratu dugun artikulu honetan aurkituko dituzu.
Ttipi-Ttapa eta ERRAN.EUSeko irakurle eta erabiltzaile guztiek parte har dezakete lehiaketa honetan. Mugikorrean galderen erantzunak ez badituzu osorik ikusten, saiatu etzanean ikusten edo begiratu ordenagailuan edo tabletan osorik ikusteko.