14.000 saski baino gehiago salduak eta 185.000 euroko ekarpena Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzarendako
Urriaren 20an abiatu zuten Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 10. edizioa eta azaroaren 9an bukatu zen. Berriki jakitera eman dituzten datuen arabera, aurten Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako «14.000 saski baino gehiago» banatu dituzte bertze hainbertze etxetara. Eta urtero bezala, aurten ere saski bakoitzak zuen balioaren % 25a Nafarroaren erdi eta hegoaldeko euskalgintzarako bideratu dute, 185.000 euro inguru osotara.
Agerraldia: nortzuk dira onuradunak
Errigorak egiten duen kanpainari esker, Ager eremuko euskalgintza bultzatzen da: Aek; Tutera, Lodosa eta Vianako ikastolak eta baita ikastetxe publikoetako D ereduko lerroak ere, bertzeak bertze.
Ikusi hemen Agerraldiari buruzko xehetasun gehiago.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!