Ttipi Txartela

«Inportantea da berritasunak sartzea, jendeak eskertzen ditu»

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 7a, 12:00

«Kirola eta aisia bateratzeko espazioa» da Iruñeko Salting zentroa, Ainhoa Iparragirrek azaldu bezala: «saltatzeko eta ongi pasatzeko aukera ematen du, baina gimnasia, parkourra eta kirola ere egiten da».

Abenduan bederatzi urte eginen ditu zentroak; «hasieran 1.000 metro karratu zituen, baina urteak pasatuta bigarren zatia ireki genuen eta orain 2.000 metro karratu ditu». Izan ere, «inportantea da berrikuntzak sartzea, urte askoz etortzen den jendeak eskertzen ditu».

Hori dela eta, irail bukaeran berritasunak paratu dituzte; «bola igerileku zahar bat kendu eta airbag bat jarri dugu tranpolin batekin, jauzi egiteko. Gainera, joko interaktiboak paratu ditugu telebista batzuekin, mugimenduen bidez aritzeko. Teknologia berria da, Holandatik etorri dira obra egitera eta inguruan ez dago horrelakorik. Gauza berriak eta batez ere ezohikoak direnak asko gustatzen zaizkio jendeari».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun