Gaur ireki dute Solaslaguna programan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 13a, 13:00

Solaslaguna ekimeneko parte hartzaileak 2020an egindako irteera batean.

Euskara modu informalean praktikatu nahi dutenek, gaur hasi eta ikasturte osoan izanen dute aukera Solasalguna programan izena emateko. Euskal Herrian 7.700 lagun baino gehiagok hartzen dute parte denera urtero ekimenean, eta tartean baita eskualdekoek ere.

Zurekin mintzapoza praktikatu nonahi, noiznahi izenpean hasi du Euskaltzaleen Topaguneak Solaslaguna programaren izen ematea. Orain arte funtzionatzen duten taldeez gain, gainera, irailean talde berriak sortuko dituzte.

Izena ematea hemen egin daiteke, edota bertzela eskualdeko hainbat euskaltegi, liburutegi, udaletxe eta bertzelako tokietan paratuko dituzten esku orrien bidez egiteko ere aukera izanen da.

Solaslaguna ekimenaren funtsa euskara modu informalean praktikatzea da. Bi rol daude ekimenaren barrenean: Bidelaguna eta Bidelaria eta astean behin elkartzen dira denak ordutebez. Bidelaguna euskaraz ongi dakien pertsona da eta bilera dinamizatzeko eta gainerako taldekideei laguntzeko dago. Bidelaria, aldiz, euskara praktikatu nahi duen pertsona da. Talde bakoitzean Bidelagun bat dago eta gainerakoak Bidelariak dira.

Asteroko hitzorduez gain, bertzelako hainbat ekimen ere izaten dituzte: mendi irteerak, bazkariak, bisita gidatuak. Mintzalagun eguna... Ekimen horietan eskualdeko kideez gain, gainerako lurraldeetako parte hartzaileekin ere elkartzen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun