Lehenbiziko partidan, Segurola eta Martirena, Aldabe eta Azpirozen kontra ariko dira eta hirugarrenean, Goizuetako bi atzelariak izanen dira aurrez aurre. Oier Apezetxea Goikoetxea V.arekin ariko da eta Aritz Zubiri Loitegirekin.
Buruz buruko finalerdiari dagokionez, irabazleak Ansa II.a izanen du esperoan eta finalerako txartelak salgai jarri ditu dagoeneko Oriamendik.