Urteko egunik beroena joan den astean izan zen, abuztuaren 23an. 40 graduren bueltan ibili ziren termometroak, eta Nafarroako Gobernuaren estazio meteorologikoetako datuen arabera, Donezteben jo zuen goia, eguerdian, 14:00 aldera 40,9 gradu neurtu baitzituzten. Aste honetan, ordea, euria da hizpide. Igandea eta astelehena egun euritsuak izanen ziren eta bihar eta larunbata ere hala izanen direla iragarri dute.
Okerrena gaur 18:00etatik aitzinera etorriko dela adierazi du Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak, eta, larunbatean ere abisu horia ezarria du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!