Egitaraua
- 08:30ean Etxalarko plazatik abiatuko dira. Ibilbidean geldialdiak eginen dituzte bertako ondarearen inguruko azalpenak emateko, herriko artzainen eta natura adituen eskutik. Bertzeak bertze, gau lana, artzaintza, arbolak, iturriak... izanen dituzte hizpide.
- 11:00etan gosaria eginen dute (norberak berea eraman beharko du). Gisa berean, ikus daitezkeen hegaztiei buruzko azalpena emanen dute eta Azkua proiektuaren balizko aurreikuspen bati buruzko azalpenak ere emanen dituzte.
- 11:30ean ekitaldia eginen dute Azkua mendian. Azkua Bizirik, Arantza Bizirik, Igantzi Bizirik eta Malerreka Bizirik taldeak elkartuko dira. Irudia airetik hartuko dute.
- 14:00etan bazkaria eginen dute Nabarlan. Salda, bildotsa eta gasna eskainiko dute, eta edaria eta ogia sartuta, hamar eurotan bazkaltzeko aukera izanen da. Parte hartzeko irailaren 5a baino lehen izena eman beharko da (azkuabizirik@gmail.com).