Artxiboko irudiak

Ibardingo I. Quad igoera Donamariako Pello Etxegiak irabazi zuen

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 1a, 07:00

2001eko ekainaren 3an jokatu zen Ibardingo I. Quad Igoera, Katarri motoklubak antolatua. Motoez gain, 12 quad atera ziren eta Beratik Ibardinera hiru txanda egin behar izan zituzten. Quadetan Pello Etxegiak egin zuen denborarik hoberena, Iñaki Irigoien Txarandaka gelditu zen bigarren eta hirugarren Ricardo Bazan. Motoetan, 125-250eko zilindradan, Jabier Altzugarai gailendu zen eta bigarren Victor Javier Villanueva. Eta 250-500eko zilindradan Asier Apezetxea izan zen azkarrena, Iñigo Oiartzabal eta Pedro Aristuren aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun