N-121-A

[EGUNERATUA] Ireki dute N-121-A errepidea Sunbilla eta Igantziko Benten artean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 14a, 10:45

Gaur goizaldean, 04:00etatik 07:15 aldera arte itxita egon da N-121-A errepidea Igantziko Benten eta Sunbilla tartean. Lur erortza bat izan da errepideko 56. kilometroan, Larrakaitz eta Basataundi tunelen artean, eta bi noranzkoetan itxi behar izan dute hiru orduz. Goizean tarteka mozketak egin dituzte errepidea garbitzeko, baina, dagoeneko erabat ireki dute errepidea.

Erortzak N-121-A errepidetik zihoazen hiru ibilgailu harrapatu ditu. Foruzaingoak baieztatu du pertsona bat zauritu dela. Doneztebeko osasun zentrora eraman dute, pronostiko arinarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun