Joxe Mari Goiak bikain hasi zuen denboraldia 2000. urtean. Sunbillakoaz gain, apirilaren 9an Obanos-en, elite mailako Nafarroako txapelketaren bigarren postua eskuratu zuen, David Fernandez otsagabiarraren ondotik, juniorretan Patxi Irazokik egin zuen bezalaxe.
Eta apirilaren 24an laugarren sailkatu zen Lemoizen jokatutako Euskadiko Irekiaren proba batean, Euskal Herrian jokatzen zen lasterketa nagusian, hain zuzen ere