Istripua 19:20 aldera gertatua da N-121-A errepidean, Sorauren inguruan. Foruzaingoak jakitera eman duenez, Irungo noranzkoan zebilen kamioi batek atoia galdu, 50 metro inguru arrastaka segitu du eta errepidearen bertze aldean gelditu da trabeska. Zorionez, istripuak ez du bertze ibilgailurik kaltetu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.