M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Mobilizazio eguna izanen da gaurkoa

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 7a, 17:00

Egun seinalatua da gaurkoa, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta horren bueltan hainbat hitzordu izanen dira eskualdean. Bertzeak bertze, elkarretaratzeak, tailerrak, kalejirak... eginen dituzte. Ondoko egunetan ere hitzordu gehiago izanen dira.

Martxoaren 8a Bortzirietan
  • Igantzin elkarretaratzea 12:00etan herriko etxeko atarian eta 19:00etan elkarretaratze girotua herrian barna, herriko etxetik abiatuta.
  • Arantzan elkarretaratzea 12:00etan plazan.
  • Etxalarren elkarretaratzea eta giza-kate girotua 19:00etan.
  • Lesakan 18:00etan kafe tertulia plazan eta 20:00etan elkarretaratzea plazan.
  • Beran elkarretaratzea 20:00etan Mukixu zubian.
Martxoaren 8a Leitzaldean eta Urumealdean
  • Leitzan elkarretaratzea 19:00etan plazan.
  • Areson elkarretaratzea 19:30ean Plaza Zaharrean.
  • Aranon elkarretaratzea 19:00etan eta ondoren emakumeen afaria.
  • Goizuetan Zapalkuntzarik gabeko mundu baten alde, batu borrokara! lelopean kalejira eginen dute 18:00etan plazatik abiatuta. Ondotik, txokolate jatea izanen dute plazan eta 20:15ean emakumeen afaria elkartean.
Martxoaren 8a Baztanen
  • Elizondon, Antolakuntza feministarik gabe, eraldaketarik ez! lemapean 19:00etan plazan bilduko dira.
Martxoaren 8a Malerrekan
  • Donezteben, 16:15etik aitzinera eskulanak, musika, tortillak… izanen dituzte eskolako aterpean. 18:00etan, berriz, La Farruka Batukada taldearekin kalejira eginen dute, eskolatik abiatuta biribilguneraino. Bertan, kontzentrazioa eginen dute 18:30ean.
Martxoaren 8a Xaretan
  • Urdazubiko udaletxearen aitzinean elkarretaratzea eginen dute 18:00etan.

Ondoko egunetako hitzorduak

Bortzirietan
  • Lesakan, larunbatean, emakumeen afaria eta martxoaren 14an Elkar zainduz, zaintza eskubide kolektiborantz saioa Emagin elkartearen eskutik. 18:00etan Koskonta Bideko aretoan bilduko dira.
  • Arantzan, Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Martxa, 09:00etan Arantzako plazatik abiatuta. Ondotik, 14:00etan, bazkaria.
  • Igantzin Amatasunak feminismotik solasaldia 18:00etan herriko etxeko goiko solairuan.
Leitzaldean eta Urumealdean
  • Leitzan, martxoaren 12an, igandea, Hoy puede ser mi gran noche antzerki emanaldia izanen da 19:00etan Herri Aretoan. Sarrerak salgai daude leitza.eus atarian 7 eurotan eta egunean ere leihatilan 8 eurotan eskuratzen ahalko dira.
  • Lañaidek talde feministak antolatua autodefentsa tailerraren bi saio egitekoak dituzte. Martxoaren 3an egin zuten lehenbizikoa eta 31n bigarrena eginen dute.
Baztanen
  • Martxoaren 9an, ortzeguna, Lodifobia eta estetikaren esklabotza solasaldia izanen dute Elizondoko Arizkuneneko hitzaldi aretoan 18:30ean Mijo Lizarzabururen eskutik.
  • Martxoaren 17an, ortziralea, Ainarak dokumentala proiektatuko dute Iruritako Gizarte Bilgunean 19:00etan.
Malerrekan
  • Donezteben, ortzegunean, martxoaren 9an, jolas tailerra izanen da Herrigunean 17:00etatik 19:00etara. 16-99 urte bitarteko emakumeei zuzendua egonen da eta izena emateko 641 58 99 08 telefonora idatzi beharko da Whatsapp bidez. Azkenik, 19:00etan Printzexa klown bakarrizketa izanen da Herrigunean, Lorena Arangoaren eskutik.
  • Ezkurran, mendi itzulia eginen dute larunbatean, 11:00etan abiatuta. Ondotik paella jatea eginen dute ludotekan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun