M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2023

Igandean Arantzan eginen dute Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Itzulia

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 7a, 09:00
Iazko itzulian parte hartu zutenetako batzuk Berako Santa Barbara mendira bidean.

Emakumearen Egunaren bueltan, Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak eta talde feministek deituta, hainbat ekimen izanen dira eskualdean, tartean igandean eginen dute Arantzan Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Itzulia. 

Igandean Arantzan eginen dute Bortzirietako Emakumeen XIII. Mendi Martxa. 09:00etan plazan hitzordua paratu dute mendi buelta bat egiteko. Ondotik, Ekaitza Elkarteak hamaiketakoa eskainiko die parte hartzaileei eta dutxatzeko aukera izanen da. 14:00etan, Burlada jatetxean bazkaria izanen da 20 eurotan.

Izena emateko azken eguna gaur, martxoaren 7a da eta Berdintasun Zerbitzuan, 722 69 30 78ra deituta edo berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idatziz egin behar da. 

Igandeko mendi itzulia ez da Arantzan eginen dute ekimen bakarra izanen, bihar, asteazkena, 12:00etan elkarretaratzea eginen baitute plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun