Denboraldi honetan ezin izanen da izokinik arrantzatu Bidasoan. Horixe da Nafarroako Gobernuko Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak onartutako foru aginduak, 2023rako arrantzarako debekualdien xedapen orokorrak onartzen duena. Laster Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Berrikuntza gisa, 2023 honetan izokinaren geldialdi biologiko bat eginen da, hau da, arrantzatzea debekatuko da espezie hau berreskuratze aldera zeren, GAN-NIK sozietate publikoaren azken txostena kontuan hartuta, bere egoera kritikoa da duela hiru hamarkadatik, baina okerrera egin du 2018tik tenperaturen igoeragatik eta lehorteagatik.
Espezie hau berreskuratzekotan, geldialdi biologikoaz eta piszifaktoriako arrainkumeen ekoizpeneko ohiko lanez, ibai eta erreken iragazkortze lanez hala nola izokina kudeatzeko planak barne hartzen dituen gainerako neurriez haratago, Ingurumen departamentua lanean ari da lan-talde bat sortzeko, LIFE Kantauribai proiektuaren esparruan, Nafarroako nahiz Gipuzkoako hala nola Iparraldeko aktore inplikatuekin baterako lanean irtenbideak proposatze aldera.
Eta Life Kantauribai proiektu hasiberriak, espezie honen habitata hobetzeko bulkada bat aurreikusten du, bereziki oztopoak ezabatuz eta ibaiak iragazkortuz; baita aprobetxamendu hidroelektrikoen inpaktuak murriztu eta aurreikusten diren erriberako baso eraketen hobekuntzagatik ere.
2023ko Arrantza-debekuen xedapen orokorreko foru agindu hau Nafarroako Ingurumen Kontseilutik pasa zen joan den urtarrilaren 25ean eta aldeko txostena jaso zuen.