Euskal Duatloiaren lehenbiziko kanporaketa otsailaren 11n jokatuko dute Azpeitian

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 9a, 09:00
Olano, Pellejero eta Mindegia larunbat arratsaldean lehiatuko dira Azpeitian.

Eskualdeko hiru kirolarik parte hartuko dute aurten bigarren aldiz jokatuko den Euskal Duatloian: Asier Pellejero aresoarrak, Julen Olano leitzarrak eta Patxi Mindegia zubietarrak. Hirurak otsailaren 11n Azpeitian eginen duten lehenbiziko kanporaketan ariko dira.

Proba otsailaren 11n, larunbatean 17:30ean, Azpeitiko zezen plazan jokatuko dute eta kirolariek etzanda paratutako 45 ontzako bi enbor moztu, bi kilometro lasterka egin eta zutikako 45eko bertze bi enbor moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun