Julen Olanok, Asier Pellejerok eta Patxi Mindegiak Euskal Duatloian parte hartuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 18a, 11:00

Bigarren aldiz, Euskal Duatloia jokatuko dute aurten, eta poliki-poliki, antolatzaileak parte hartzaileen aurpegiak jakinarazten ari dira. Oraingoz, eskualdeko hiru kirolariren izenak aitzindu dituzte: Asier Pellejero aresoarra, Julen Olano leitzarra eta Patxi Mindegia zubietarra. Hirurak lehenbiziko aldiz ariko dira Euskal Duatloian.

Joan den urtean antolatu zuten lehenbiziko aldiz Euskal Duatloia, eta aldi hartan, Ugaitz Mugertzak irabazi zuen. Bera izan zen etzanda paratutako 45 ontzako lau enbor ebakitzen, lau kilometro egiten eta zutik paratutako 45eko bertze lau enbor mozten bizkorrena. Lehenbiziko edizio hartan, ordea, ez zen eskualdeko inor aurkeztu.

Aurten, oraingoz, jakinarazi dituzten parte hartzaileen artean hiru dira eskualdekoak:

Aldi honetan Mugertzak ez du parte hartuko. Hortaz, II. Euskal Duatloiak txapeldun berria izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun