Otsailaren 11n jokatuko dute Euskal Duatloiaren lehenbiziko kanporaketa

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 24a, 19:00

Joan den astean iragarri bezala, eskualdeko hiru kirolarik parte hartuko dute aurten bigarren aldiz jokatuko den Euskal Duatloian: Asier Pellejero aresoarrak, Julen Olano leitzarrak eta Patxi Mindegia zubietarrak. Hirurak otsailaren 11n Azpeitian eginen duten lehenbiziko kanporaketan ariko dira.

Proba otsailaren 11n, 17:30ean, Azpeitiko zezen plazan jokatuko dute eta kirolariek etzanda paratutako 45 ontzako bi enbor moztu, bi kilometro lasterka egin eta zutikako 45eko bertze bi enbor moztu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun