Demografia datuak

Ikusi hemen udalerriz udalerriko biztanleria azken datuen arabera

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 25a, 08:00

INE Espainiako Estatistika Institutuak aurtengo ilbeltzaren 1ean udalerri bakoitzak zuen biztanleriaren berri eman du berriki. Joan den urteko datuekin konparatuz, erditsuetan beheiti egin du herritar kopuruak, eta bereziki Oiz, Urdazubi, Zugarramurdi, Zubieta, Arano eta Arantza dira beherakada haundiena izan dutenak; Donamaria, Saldias eta Eratsun, berriz, biztanleria gehien hazi den udalerriak.

Duela gutti argitaratu zituen TTIPI-TTAPAk 2001etik 2021era bitarteko biztanleriaren datuak. Orokorrean, bilakaera positiboa erakusten zuten zenbakiek baina udalerriz udalerri joera bertzelakoa zen: herri gehienek beheranzko joera hartua dutela. Geroztik aurtengo datuak argitaratu ditu Espainiako Estatistika Institutuak, eta Sarako eta Senpereko datuak kenduta (ez dago 2022ko daturik), TTIPI-TTAPAren eremuko 25 udalerrien artean hamabik galdu dute biztanleria joan den urtetik. Bereziki Oizek (-% 6,06), Urdazubik (-% 5,17), Zugarramurdik (-% 4,27), Zubietak (-% 2,63), Aranok (-% 2,63) eta Arantzak (-% 2,48).

Beheranzko joera ttikiagoa izan dute bertze sei udalerrik: Areso (-% 1,82), Urroz (-% 1,12), Igantzi (- %0,68), Beintza-Labaien (-% 0,47), Doneztebe (-% 0,16) eta Baztan (-% 0,15).

2021etik 2022ra biztanleria kopurua irabazi dutenak, berriz, hamahiru udalerri dira. Bereziki Donamariakoa (+% 3,10), Saldiaskoa (+% 5,26) eta Eratsungoa (+% 2,74) dira igoerarik aipagarrienak. Eta gainerakoak honela daude datuak: Ezkurra (+% 1,47), Ituren (+% 1,38), Goizueta (+% 0,87), Leitza (+% 0,63), Bertizarana (+% 0,50), Elgorriaga (+% 0,47), Sunbilla (+% 0,45), Bera (+% 0,32), Lesaka (+% 0,29) eta Etxalar (+% 0,24).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun