Ados elkartearen binakako pilota txapelketako lehen partidak Beran jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 19a, 18:00
Larunbatean Beran jokatutako lehen mailako partidan, Goiuri Zabaleta leitzarra nagusitu zitzaion Irantzu Etxebeste beratarrari.

Lehen mailako partidan, Zabaleta leitzarrak eta Agirrek 22-14 irabazi zieten Etxebeste beratarrari eta Capellani

Ados pilota elkarteak bigarren urtez antolatutako eskuz binakako pilota txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean Berako Eztegara pilotalekuan. Lehen mailan, ia ordubeteko partida jokatu zuten eta Goiuri Zabaletak eta Agirrek 22-14 irabazi zieten Irantzu Etxebeste beratarrari eta Capellani.

Promozio mailako partidari dagokionez, Ibarrolak eta Insaustik 22-6 irabazi zieten Aranburu eta Perezi.

Igandean Latasan

Igandean Latasan jokatutako bigarren jardunaldian, lehen mailako partida jokatu zuten eta hau oraindik estuagoa izan zen. Azkenean, Barrocalek eta Ruiz de Larramendik 22-21 irabazi zieten Aldaregia eta Mendibururi. Ados pilota eskolako txikiak ere aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun