Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako autobusak antolatu dituzte igandean

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 13a, 10:00

2013an Barakaldon jokatu zen finala. Irudia: Gari Garaialde / Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Gure eskualdeko herrietatik Donezteben, Elizondon, Leitzan eta Lesakan eginen du geldialdia

Bertsozale Elkarteak autobusak antolatu ditu abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko. Euskal Herriko hainbat herritan izanen dituzte geralekuak, tartean gure eskualdeko lau herritan:

  • Donezteben autobus geltokian 08:30ean.
  • Elizondon herriko plazan 09:00etan.
  • Leitzan autobus geltokian 09:00etan.
  • Lesakan suhiltzaileetan 08:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun