Ainhoa Ruiz Galarza

«Eguberrietarako eskaintza handia dugu Biok bentetan»

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 6a, 11:30

Ainhoa Ruiz komunikazio arduradunak azaldu digunez, 1977an ireki zen lehenbiziko Biok benta Ibardinen, eta urteak pasa ahala, «benta gehiago ireki zituzten, lehenengo Dantxarinean eta gero Luzaiden». 

Geroztik, eskaintza «aunitz» aldatu da; «garai berrietara egokitu gara, gizartearen gustuak aldatu diren heinean. Supermerkatuarekin hasi zen eta orain jatetxeak, arropa-dendak, lurrindegiak eta animali naiz nekazaritzako produktuen dendak ditugu». Gainera, «modernizazio eta berrikuntza prozesuan» daude murgilduak, «eta lanean ari gara gure komunikazioa, produktuak eta zerbitzuak, barne egitura eta langileen baldintzak hobetzeko».

Eguberriak hurbiltzen ari direla, «mugimendua nabaritzen hasi dela» dio Ruizek, «opariak erosteko eta bazkari edo afari bereziak prestatzeko garaia da eta produktu eskaintza handia izateaz gain, arraindegiak eta harategiak ditugu supermerkatuetan. Jendea produktu freskoen bila etortzen da». Gainera, «deskontu eta promozio bereziak egiten ditugu, bereziki modan eta lurrindegietan». Normalean jendeak «denborarekin» egiten ditu enkarguak, «harategietan batez ere», baina «azkeneko momentuko bezeroak ere izaten ditugu».

Jatetxeak ere Eguberrietarako prestatu dituzte; «aurten menu berezi bat prestatu dugu. Eguberri eta Urteberri egunetan izan ezik, jende aunitz etortzen da sasoi honetan, familiako, lagunarteko edo enpresako ospakizunak egitera, baita erosketak egiten dituzten bitartean bazkaltzera ere».

Honez gain, erosketak Internet bidez egiteko aukera ematen dute bentetan; «pandemia ailegatzean sartu ginen online munduan, betiko bezeroei zerbitzua ematen segitu ahal izateko, baita hurbileko herrietako bizilagunei ere. Supermerkatuarekin hasi ginen baina gaur egun moda eta lurrindegiko produktuak ere saltzen ditugu webgunean. Egunero izaten ditugu eskariak eta online bidez erosten duten bezero fidelak ere baditugu».

Datorren urteei begira, «erronka berriak ditugu esku artean eta irrikan gaude zuekin partekatzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun