Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022

Joanes Illarregi leitzarrak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantatuko du

Ttipi-Ttapa 2022ko abe. 5a, 07:00

Bilboko azken finalaurrekoan aritu zen seikotetik hiru finalean izanen dira: Amets Arzallus, Aitor Mendiuze eta Joanes Illarregi.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Bilboko Bizkaia frontoian eta saioa bukatutakoan jakin zen zeintzuk izango diren abenduaren 18an finalean kantatuko duten bertsolariak. Tartean izanen da Joanes Ilarregi leitzarra, XXI. mendean eta bertsolaritzaren aro modernoan finalean izanen den lehen bertsolari nafarra.

3.600 lagun elkartu ziren karunbatean Bilboko Bizkaia frontoian, Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan. Amets Arzallus izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 662 puntu. Horrela geratu dira besteen puntuazioak: Aitor Mendiluzek 661 puntu, Jone Uriak 637,5 puntu, Joanes Illarregik 621 puntu, Maddalen Arzallusek 609,5 puntu eta Saioa Alkaizak 608,5 puntu. 

 

Finaleko zortzikotea erabakia

Larunbatekoa izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta, beraz, erabakita gelditu zen zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak:

  • Aitor Mendiluze Gonzalez
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Amets Arzallus Antia
  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Maialen Lujanbio Zugasti
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun