Euskaraldia

Malerrekako eta Bortzirietako Mintzodromoa eginen dute asteartean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 27a, 12:00

Euskaraldiaren barrenean, Malerrekako eta Bortzirietako Mintzodromoa eginen dute heldu den asteartean, hilaren 29an Donezteben. Hitzordua 18:00etan izanen da Doneztebeko Herrigunean. 

Ahobizi zein belarriprestek parte hartzen ahalko dute Mintzodromoan, eta ordu eta erdi inguruko iraupena izanen du. 

Malerrekako IKArekin batera antolatu dute Mintzodromoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun