Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022

Eskualdeko zenbait herritatik izanen dira autobusak Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera joateko

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 24a, 15:00

Aitzinera segitzen du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak, eta gero eta hurbilago dago abenduaren 18an Iruñean jokatuko duten finala. Egun horretarako hainbat lekutatik antolatu ditu autobusak Bertsozale Elkarteak, tartean Lesakatik, Doneztebetik, Elizondotik eta Leitzatik. 

Autobuserako txartelak bertsosarrerak.eus helbidean daude salgai. Bertan ageri dira, gainera, antolatutako autobus guztien abiapuntuak.

Iruñera 09:00ak eta 10:00ak artean ailegatuko dira autobusak, eta abenduaren 11n jakinaraziko dute abiapuntu bakoitzak izanen duen ordutegia. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun