Azaroak 25

Plazak morez beteko dituzte eskualdeko herriek azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 23a, 10:00

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da eta eskualdeko herrietan hainbat elkarretaratze antolatu dituzte

  • Bortzirietan, udalek elkarretaratze deialdia egin dute Igantzin 12:00etan. Talde feministek, berriz, elkarretaratzea Etxalarren eginen dute 19:00etan. Horrez gain, Arantzan bertze elkarretaratze bat eginen dute, 12:30ean.
  • Malerrekan, Donezteben eginen dute elkarretaratzea 12:00etan.
  • Baztanen, udalak elkarretaratze deialdia egin du Elizondoko plazan 12:00etan. Talde feministek afari autogestionatu ez mistoa eginen dute gaztetxean 20:00etan, eta 22:00etan itzuli zaratatsua gaztetxetik abiatuta.
  • Leitzalde-Urumealdean ere elkarretaratzeak eginen dituzte: Aranon 19:00etan, udalek deitua, Areson 19:00etan Plaza zaharran, udalak deitua eta Leitzan 19:00etan plazan, Lañaidek deitua. Goizuetan morez jantzi eta balkoiak morez apainduko dituzte eta Alarma Morea taldearen kontzertua izanen dute 19:00etan gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun