Euskaraldia

Euskaraldian izena emateko deia egin dute Ekhine Txokarro eta Jon Zapata Euskaraldiko sustatzaileek

Ttipi-Ttapa 2022ko urr. 18a, 11:00

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia ariketa soziala eta arigune izateko entitateen izen ematea urriaren 31n bukatuko dela oroitarazi dute Jon Zapata eta Ekhine Txokarro Euskaraldiko sustatzaileek. Txokarro Malerrekako eta Bortzirietako Euskaraldiko dinamizatzailea da. Norbanakoen kasuan ere zabalik dago ahobizi edo belarriprest izateko izen ematea.

Euskaraldiaren hirugarren edizioaren berrikuntzetako bat izen emateetan dago. Lehenbiziko aldiz Euskaraldian parte hartuko dutenek eman beharko dute izena hirugarren edizioan. Aitzineko edizioetan izena emandakoek berretsi baino ez dute egin beharko parte hartzea, bai herritarrek baita entitateek ere.
 
Izena Euskaraldiaren webgunean eman daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun