Euskaraldiko berrikuntzetako bat izen emateetan egonen da, soilik lehen aldiz Euskaraldian parte hartu dutenek eman beharko dute izena hirugarren edizioan. Aitzineko edizioren batean parte hartu dutenek parte hartzea berretsi beharko dute. Izena eman nahi dutenek herriz herriko lantaldeetan zein webgunean egiten ahalko dute. Euskaraldian parte hartzeko ezibertzekoa da 16 urte baino gehiago izatea.
Aitzineko edizioetan bezala bi figura izanen ditu Euskaraldiak: ahobizi eta belarriprest. Aurtengorako, gainera, bi helburu nagusi zehaztu dituzte: norbanakoel eta entitateek euskarazko praktikak hedatzea eta urrats berriak ematea, eta parte hartzea zabaltzea.
Hitzez ekiteko garaia da hirugarren edizioaren leloa eta ekainean zabaldu zuten abestia, Xabier Zabalak eta Andoni Egañak egindako Esazu hitz bat. Eskualdeko musikarien parte hartzea ere izan du abestiak: Berako Petti abeslariaren eta Igor Telletxea musikariarena.