Jubenil eta kadete mailako futbol derbiak jokatuko dituzte asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 23a, 07:00
Leitzako Aurrerak, aspaldiko partez, futbol handiko hiru talde zelairatu ditu aurten eta hiruek Arkiskil futbol zelaian jokatuko dute asteburuan. Argazkia: Pablo Feo

Eskubaloian kopako azken partida jokatuko dute Errekako gizonezko seniorrek gaur arratsean Donezteben eta BKTko emakumeek bihar Zizurren

Kirol jardunaldi berri baten atarian gaude eta futbolari dagokionez, etxean jokatuko dute Beti Gazte, Baztan eta Aurrerako talde nagusiek. Gainera, beraien ligetako lehen jardunaldian, Leitzan derbiak izanen dira Nafarroako jubenilen bigarren mailan (Aurrera-Baztan B) eta kadeteen bigarren mailan (Aurrera-Doneztebe). Berako Gure Txokoako talde nagusiak estreinako partida jokatuko du Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan eta aurten jubenil mailan zelairatu dituen bi taldeek etxean jokatuko dute. Eskubaloiari dagokionez, kopako azken partida jokatuko dute Errekako gizonezkoen eta BKTko emakumezkoen talde nagusiek, Donezteben gaur arratsean eta Zizurren larunbatean.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Aloña Mendi, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Baztan – FC Bidezarra, larunbatean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • Aurrera – CD Soto Ibarbaso, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • CDS Universidad de Navarra – Doneztebe, ortziralean 20:15ean Nafarroako Unibertsitatean.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Beti Kozkor B - Baztan B, larunbatean 18:45ean Lekunberriko Plazaolan.

Gipuzkoako erregionaleko lehen maila

  • Landetxa - Gure Txokoa, larunbatean 17:45ean Irungo Ugalde zelaian.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Leintz Arizmendi - Beti Gazte, ortziralean 21:00etan Arrasateko Mojategin.

Jubenilak Euskal Liga

  • SD Deusto - Beti Gazte, igandean 18:30ean Bilboko Etxezurin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Internacional CD, larunbatean 19:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen maila

  • Gure Txokoa – Dunboa Eguzki, igandean 18:00etan Berako Matzadan.

Nafarroako jubenilen lehen maila

  • Baztan – UD Mutilvera B, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Aurrera - Baztan B, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • Gazte Berriak Ansoain B – Doneztebe, igandean 16:30ean Antsoainen.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Ekintza - Gure Txokoa, larunbatean 13:45ean Donostiako Berion.
  • Beti Gazte – Beti Ona, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastagin.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Valle de Egues B – Baztan, igandean 12:15ean Sarrigurenen.
  • Aurrera – Doneztebe, igandean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Azkoyen – CD Baztan, larunbatean 17:00etan Azkoienen.
  • CD Ademar – Doneztebe, ortziralean 18:15ean Iruñeko Maristasen.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopa

  • Erreka – Ardoi A, ortziralean 20:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Emakumezko seniorrak kopa

  • BM Ardoi - Baztango BKT, larunbatean 17:30ean Zizur Nagusiko kiroldegian.

Kadete mutilak kopa

  • Beti-Onak Atarrabia – Erreka larunbatean 12:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Kadete neskak kopa

  • BM Noain - Baztango Kirol Taldeak A, larunbatean 11:30ean Noaingo kiroldegian.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun