15:30ean abiatuko da suhiltzaileen parketik eta Deusturen kontra jokatuko dute lesakarrek euskal ligan
Lesakako Beti Gazteko jubenil mailako futbol taldeak euskal ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko du igandean 18:30ean Bilbon, SD Deustoren kontra. Beti Gazte elkarteak jokalariekin batera autobusean ikustera joateko aukera emanen du. Horretarako aski da igandean 15:30ean suhiltzaileen parkera hurbiltzea, ordu horretan aterako baita autobusa. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 8 euro.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.