N-121-A

Asteartean eta asteazkenean Belateko eta Almandozko tunelak partzialki itxiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2022ko ira. 5a, 15:37

Errei bateko trafikoa Belateko bide zaharretik bideratuko dute

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, asteartean eta asteazkenean, 08:00etatik 19:00etara neurri batean itxita egonen dira Belateko eta Almandozko tunelak. Asteartean Irungo noranzkoan trafikoa Belateko portutik desbideratuko dute, 27. kilometrotik 35. kilometrora. Asteazkenean, Iruñeko noranzkoan doan trafikoa Belateko portutik bideratuko dute, 3,7. kilometroaren eta 35. kilometroaren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun