Euskaraldia

Euskaltzaleen Topaguneak Malerrekan eta Bortzirietan Euskaraldia koordinatzeko langileak kontratatu nahi ditu

Euskararen erabilera sustatzeko helburua duen programa kudeatzeko eta koordinatzeko, Euskaltzaleen Topaguneak langileak kontratatu nahi ditu. Interesa dutenek irailaren 11 baino lehen bidali behar dute CV-a jzapata@topagunea.eus helbidera.

Lanposturako eskatzen diren oinarrizko eskakizunak honako hauek dira:

  • Euskara ongi menderatzea.
  • Gidabaimena eta autoa edukitzea.
  • Ofimatika programak erabiltzeko trebetasuna izatea.
  • Euskaraldia ezagutzea.

Curriculumak e-Postaz bidaliko beharko dira jzapata@topagunea.eus helbidera datorren irailaren 11ko 14:00ak baino lehen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun