Nafarroako erremonte txapelketako bigarren finalerdia Ilunberrin jokatuko dute bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 19a, 16:00

Matxin III.ak eta Ionek osatutako bikoteak partida guztiak irabazi ditu finalerdira arte.

Matxin III.ak eta Ionek Otxandorenaren eta Otanoren aurka jokatuko dute finalerako txartela

Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala dira aurtengo Nafarroako XVII. Erremonte txapelketako lehen finalistak, abuztuaren 15ean Agoitzen jokatutako finalerdian Zeberio II.ari eta Aimar Saldias oiztarrari 35-29 irabazi ondotik. Bihar bigarren bikote finalista erabakiko da, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok Matxin III.aren eta Ionen aurka jokatuko duten partidan.

Ilunberriko pilotalekuan jokatuko da partida eta 19:30ean hasiko da jardunaldia. Lehenik, Atarrabiako eskolako Jabalera eta Baztan Agoizko eskolako Oses eta Saldiasen kontra. Ondotik finalerdia jokatuko da, abuztuaren 27an Zubirin jokatuko den finaleko bigarren bikotea erabakitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun