Txapelketako lehen fasean partida berdindua eskaini zuten bi bikote hauek eta tanto bakarragatik irabazi zuten Zeberio II.ak eta Saldiasek. Astelehenean ez zen halakorik izan lehenengo tantoetan eta hasiera-hasieratik nagusi izan ziren Uterga eta Agirrezabala. 22-7 irabazten ere izan ziren. Hamabortz tantoko aldearekin finalerako txartela erabakia zirudien, baina gorriek ez zuten etsi eta bi tantora hurbiltzea ere lortu zuten (26-24). Baina berriz ere aldea lortu zuten urdinek (34-26) eta gorriek hiru tanto gehiago egin bazituzten ere, azkenean Utergak eta Agirrezabalak 39-25 irabazi zuten.
Jaialdiko lehen partidan, Matxinek eta Mitxeok 35-24 irabazi zieten Oses eta Otanori.
Bigarren finalerdia abuztuaren 20an Ilunberrin
Beraz, abuztuaren 27an Zubirin jokatuko den finaleko lehen bikote finalista ezagun da eta bigarrena abuztuaren 20an ezagutuko da, Ilunberrin jokatuko den bigarren finalerdian. Bertan, Matxin III.a eta Ion, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra ariko dira.