Donezteben, Ezkurran, Goizuetan, Leitzan eta Zugarramurdin edateko ur-hargune eta depositu berriak egiteko inbertsioak onartu dituzte behin-behinean

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 20:00

Atzoko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Toki Inbertsioen Planean behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda edateko ur-hargune eta depositu berriak egiteko. Zerrenda horretan ageri dira gure lurraldeko herri batzuetan eginen diren inbertsioak.

Onuradun izan diren toki entitateek sei hilabeteko epea izanen dute orain Nafarroako Gobernuan proiektuak aurkezteko eta exekutatzeko.

Hauek dira behin-behinean sartutako lehentasunezko inbertsioen zerrenda:
Eskatzailea Egitasmoa Kopurua Epea
Ezkurrako Udala Ezkurrako depositu berria 122.773,03 € 2022-2023
Malerrekako Mankomunitatea Errotazar ur-hargunea Doneztebeko depositurako 497.084,88 € 2024
Leitzako Udala Ura tratatzeko estazioan estalpea handitzeko 85.394,07 € 2024
Leitzako Udala Ur-harguneak eta hoditeria hobetzeko 634.758,74 € 2022-2023
Goizuetako Udala Ur-harguneak eta deposituak hobetzeko 62.327,43 € 2022
Zugarramurdiko Udala Ur-hargune berriak edateko ur bihurtzeko 70.282,78 € 2024

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun