Inbertsioak egiteko 1,4 milioi euro hartuko dituzte eskualdeko udal eta kontzejuek Lurralde Kohesiorako Departamentutik

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 19a, 16:00

Determinazio Libreko Programa Toki Inbertsioen Planaren ildoetako bat da, eta toki-erakunde bakoitzak erabakiko du zertan egin inbertsioak. Argazkian Lesakako plaza bazterrak berritze-lanak egin ondotik.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak 15 milioi euro banatuko  ditu Nafarroako udalerri eta kontzeju guztien artean, Toki Inbertsioen Planaren esparruan inbertsioak egin ditzaten. Plan Estrategikoaren determinazio libreko programaren banaketak populazioa eta herriguneen sakabanatze geografikoa hartu ditu kontuan, udalerri ttiki eta konposatuei mesede eginez. 15 milioi horietatik 1,4 milioi euro inguru hartuko dituzte eskualdeko udal eta kontzejuek.

Determinazio Libreko Programaren onuradun diren udalerrien eta kontzejuen zerrenda
Biztanleak UDALERRIA Transferentzia
114 Arano 31.812,00 €
606 Arantza 67.988,56 €
275 Areso 31.812,00 €
7.863 Baztan 120.967,70 €
214 Beintza-Labaien 42.050,90 €
3.759 Bera 89.641,28 €
596 Bertizarana 33.768,14 €
  Legasa
12.824,05 €
  Narbarte
13.944,06 €
  Oieregi
7.000,03 €
451 Donamaria 57.333,17 €
1.826 Doneztebe 63.624,00 €
214 Elgorriaga 31.812,00 €
146 Eratsun 31.812,00 €
828 Etxalar 65.620,70 €
136 Ezkurra 31.812,00 €
688 Goizueta 63.745,07 €
587 Igantzi 71.133,77 €
508 Ituren 67.550,43 €
3.010 Leitza 79.511,40 €
2.744 Lesaka 82.443,96 €
132 Oiz 31.812,00 €
114 Saldias 31.812,00 €
674 Sunbilla 64.333,03 €
348 Urdazubi 57.900,32 €
179 Urroz 31.812,00 €
304 Zubieta 38.210,15 €
211 Zugarramurdi 40.664,12 €
Biztanleak osotara 26.527   1.394.750,84 €

 

Nafarroako Gobernuaren prentsa-oharrean zehazten denez, «zenbatekoak banatzeko, udalerri bakoitzeko biztanleria eta herriguneen sakabanatze geografikoa hartu dira kontuan, eta udalerri txikiei eta konposatuei mesede egin zaie, lurralde-kohesioari eta udalen azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzeari laguntzeko».

Ez da derrigorrezkoa izanen inbertsioak aurten exekutatzea

Gogoan izan behar da Determinazio Libreko Programa Toki Inbertsioen Planaren ildoetako bat dela, eta toki-erakunde bakoitzak zehaztuko dituen inbertsioek osatzen dutela, eta ez dela derrigorrezkoa izanen ikasturte honetan exekutatzea. Hau da, zenbateko handiagoko inbertsioak gauzatzeko metatu ahal izanen direla aurten esleitutako diruak. Hori berritasun bat da Zehaztapen Libreko aurreko programekin alderatuta, bai eta tokiko autonomian aurrera egitea ere.

Dirua banatzeko erabili dituzten irizpideak

Determinazio Libreko Programaren kontura udalerri bakoitzak hartu beharreko zenbatekoa bi aldagairen arabera banatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak: biztanleria eta sakabanatze geografikoa.

Bi aldagai horiek oinarri hartuta, udalerri bakoitzak zenbateko finko bat jasoko du, dagokion biztanleria-tartearen arabera. Aurtengo kasuan, toki erakundearen 2021eko abenduaren 31ko biztanleriaren zifra ofiziala hartu da kontuan.

Gainera, populazio guneak atxikita dituzten udalerri konposatuek eta udalerri bakunek zenbateko gehigarri bat hartuko dute, populazioaren sakabanatze geografikoaren arabera. Horrela, programak onura handiagoa egiten die udalerri ttikiei eta konposatuei, sinpleei eta handienei baino.

Azpimarratzekoa da, udalerri konposatuen kasuan, kontzejuak dagozkien ekarpenen onuradun zuzenak izanen direla. Horretarako, udalerri konposatuei esleitutako zenbateko osoaren zati bat kenduko da, kontzejuek udalerriarekin adosten dutenean kasuan kasuko zenbatekoen hartzailea eta onuraduna izatea.

Zenbateko hori honela ezartzen da: dagokion udalerriaren zenbatekoaren % 50 bider kontzejuetako biztanleek udalerriko biztanleria osoarekiko duten proportzioa. Horrela, kontzejuei dagokien zenbatekoaren % 50 zati berdinetan banatzen da udalerri konposatuko kontzeju-kopuru osoaren artean, eta gainerako % 50a kontzeju bakoitzeko biztanleriarekiko proportzioan banatzen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun