Nafarroako hainbat herri kirol txapelketa erabaki dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 11a, 09:00

Larunbatean, bertzeak bertze, harri eta lasto altxatze txapelketak jokatu zituzten. Lasto altxatzen Iñigo eta Igor Goienetxe amaiurtarrek parte hartu zuten eta altxaldi bateko aldearekin, Iñigo nagusitu zen. Igandean, gizonezkoen binakako aizkora eta gurdi altxatze txapelketak jokatu zituzten. Gurdiarekin Unai Bertiz sunbildarrak irabazi zuen eta aizkoran Joxean Etxeberria zigatarrak, Eneko Saralegirekin bikote osatuz. Ikusi emaitzak. Argazkiak: Nafarroako Herri Kirol Txapelketak.

Nafarroako Harri Altxatze Txapelketa

Harri altxatzen ez zen eskualdeko kirolaririk izan. Oskar Aguas, Albaro Zugarrondo eta Aitor Oiarbide aritu ziren eta hurrenkera horretan sailkatu ziren.

Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa
  1. Iñigo Goienetxe Urrutia (Amaiur), 18 altxaldi
  2. Igor Goienetxe Urrutia (Amaiur), 17 altxaldi
Nafarroako Binakako Aizkora Txapelketa
  1. Joxean Etxeberria (Ziga) - Eneko Saralegi: 26.16.54
  2. Iker Vicente - Asier Pellejero (Areso): 28.15.11
  3. Jon Rekondo (Leitza) - Julen Olano (Leitza): 29.16.16
Gurdi Altxatze Txapelketa
  1. Unai Bertiz (Sunbilla): bi plaza 1/2  5,45 m
  2. Oscar Aguas: plaza bat 3/4  6,59 m
  3. Alex Fernandez: plaza bat 1/2  6,48m

Txapelketez gain, larunbatean Joseba Sanchez leitzarrak giza proban erakustaldia egin zuen eta igandean Udane Ostolazak harri altxatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun