Nerea Sorondo beratarra erraz nagusitu da Nafarroako Aizkora Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 8a, 15:00

Nafarroako emakumezkoen aizkora eta emakumezkoen eta gizonezkoen arpana txapelketak jokatu dituzte gaur Iruñean. Aizkoran Nerea Sorondo beratarrak bortz minutu baino gehiagoko aldea atera dio Maika Ariztegi iturendarrari. Lucia Etxeberria goizuetarra, berriz, bigarren izan da arpanean.  Ikusi emaitzak. Argazkiak: Nafarroako Herri Kirol Federazioa.

Nafarroako Emakumezkoen Aizkora Txapelketa
    1. Nerea Sorondo (Bera): 18.02.40
    2. Maika Ariztegi (Ituren): 23.15.93
    3. Beatriz Tanco: 28.57.86

Ezkerretik hasita Patxi Larretxea, Beatriz Tanco, Nerea Sorondo, Maika Ariztegi eta Jon Telletxea Nafarroako Herri Kirol Federazioko lehendakaria.

Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketa
    1. Ainhoa Iraizoz eta Maria Iraizoz: 9.29.12
    2. Irune Biurrun eta Lucia Etxeberria (Goizueta): 10.10.31
    3. Itziar Nuñez eta Marian Otxoa: 13.11.29
    4. Saioa Izura eta Uxue Rodriguez: 13.45.86

Ezkerretik hasita bigarrena Lucia Etxeberria goizuetarra.

Nafarroako Gizonezkoen Arpana Txapelketa
  1. Josetxo Barberena eta Iñaki Barberena: 10.24.65
  2. Adrian Berruezo eta Alberto Oteiza: 13.25.05
  3. Iker Goldarazena eta Josu Huarte: 13.58.05

Nafarroako Gizonezkoen Arpana Txapelketako partaideak. Bi bazterretan Patxi Larretxea eta Jon Telletxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun