Euskaraldia

'Esazu hitz bat' abestia aurkeztu du Euskaraldiak

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 7a, 17:00

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da aurten euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimena

Euskaraldiak aurtengo edizioko abestia aurkeztu du; Esazu hitz bat. Xabier Zabalak sortu du abestia, Andoni Egañak idatzi du letra eta hainbat artistek dute: Petti beratarrak, Aiora Renteriak, Maddalen Arzallusek, Ainhoa Larrañagak eta Andoni Egañak.

Aurtengo Euskaraldiak Hitzez ekiteko garaia leloa izanen du eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da. Ekimenaren helburua euskara ulertzen duten hiztunen ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzea da. Herriz herri osatzen ari diren batzordeak hasi dira dagoeneko prestaketa lanetan eta urtero gero eta gehiago batzen dira ariketa sozial honetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun