Gaur Erroko mendatea gaindituta, Zubirirainoko bidea osatzen ari dira Jzioquitarrak. 20 bat kilometro izango dira. Bihar, San Fermin egunez, eguerdi aldera ailegatuko dira Iruñera. Urtero bezala, Nafarroa Oinez-eko lagunen txosnan bazkalduko dute, eta erromeria eginen dute ondotik.
Aitzinetik iragarri bezala aurtengo Euskarabentura espedizioak Amaiurren, Lesakan eta Zugarramurdin geldialdia eginen du. Uztailaren 18an, 19 etan 20an ibiliko dira jzioquitarrak gure lurretan.