Etapak
- Uztailak 1: Gazteak hiriburuetan bildu eta autobusez Maulera.
- Uztailak 2: Maule > Pagola. 14km. Elkar ezagutzeko dinamikak.
- Uztailak 3: Pagola > Duzunaritze. 20km. Nafarroa Beherean sartu.
- Uztailak 4: Duzunaritze > Donibane Garazi. 11 km. Ipar Euskal Herriko hainbat jzioquitar ohien bisita.
- Uztailak 5: Donibane Garazi > Auritz (autobusez).
- Uztailak 6: Auritz > Orreaga > Zubiri. 19 km. Nafarroa Garaian sartzearekin, Asisko Urmenetaren bisita eta historia solasaldia. Eta Euskarabideko ordezkarien bisita instituzionala ere bai.
- Uztailak 7: Zubiri > Iruñea. 23km. Sanfermin berbena Nafarroa Oinezeko lagunekin.
- Uztailak 8: Iruñea > Gares. 23 km. Errigora ekimenaren berri eta dastaketa.
- Uztailak 9: Gares > Lizarra. 22km.
- Uztailak 10: Lizarra > Donemiliaga Kukula. Yuso eta Suso-ko monasterioak bisitatu Errioxan (euskaraz idatzitako lehenbiziko glosak) > Añana (autobusez). Araban sartu eta Gesaltza Añana ezagutu.
- Uztailak 11: Añana > Argantzun. 18km. Arabako Foru Aldundiko ordezkarien eta Añanako alkatearen bisita instituzionala.
- Uztailak 12: Argantzun > Gasteiz. 17km.
- Uztailak 13: Gasteiz > Araia. 18km. Bertso-rap saioa.
- Uztailak 14: Araia > Zerain. 21 km. Gipuzkoan sartu, San Adriango kobazulotik pasatuta. Afaria Zeraingo herritarrei esker.
- Uztailak 15: Zerain > Tolosa. 15km. Kike Amonarrizen saioa, paisaia soziolinguistikoaz.
- Uztailak 16: Atseden eguna Tolosan. Gurasoen bisita.
- Uztailak 17: Tolosa > Oiartzun (autobusez) Arditurriko meazuloak ezagutu > Lesaka. 22km.
- Uztailak 18: Lesaka > Zugarramurdi. 20km. Zugarramurdiko leizea ezagutu eta sorginkeriaz jardun.
- Uztailak 19: Zugarramurdi > Amaiur. 20km. Amaiurko gazteluaren hondarrak bisitatu, eta Asisko Urmenetaren bigarren bisita: 500. mendeurrenaren inguruko solasaldia.
- Uztailak 20: Amaiur > Bidarrai. 20km. > Baiona (trenez). Lapurdin sartu. BIZI! Elkarteko kideen bisita eta aldaketa klimatikoaz jarduteko dinamikak.
- Uztailak 21: Baiona > Urruña. 18km. Euroeskualdeko ordezkarien bisita instituzionala.
- Uztailak 22: Atseden eguna Urruñan.
- Uztailak 23: Urruña > Hendaia. 20km. Txingudi Badia txalupaz igaro Elkano Fundazioko kideekin batera > Hondarribia. Ur Tantak kontzertuaz gozatu. > Lezo (trenez).
- Uztailak 24: Lezo > Donostia. 12km. Albaola Itsas Kultur Faktoria ezagutu.
- Uztailak 25: Donostia > Zarautz. 24km. > Zestoa (autobusez).
- Uztailak 26: Zestoa > Getaria (autobusez). Ekainberri leizea bisitatu.
- Uztailak 27: Getaria > Deba. 23km. Euskal Kostaldeko Geoparkea > Kortezubi (autobusez). Bizkaian sartu eta Santimamiñe leizea bisitatu.
- Uztailak 28: Kortezubi > Laida. 16km. > Sukarrieta (txalupaz). BBK Klima-ko ordezkarien bisita.
- Uztailak 29: Sukarrieta > Gernika. 28km. Juntetxea bisitatu.
- Uztailak 30: Gernika > Bilbo (autobusez). BBK Kuna eraikina eta SanMames futbol-zelaia bisitatu.
- Uztailak 31: Bilbo > Getxo. Itsasontziz Ezkerraldera, eta Bizkaia zubia oinez. Harrera eta amaiera ekitaldia Getxoko Antzokian.