Pirinioetako Bidea argiztatzeko hitzordua ate joka

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 30a, 07:00
Gure Esku, ANC eta FEEC Euskal Herriko eta Kataluniako entitate sozialek uztailaren 2an Pirinioetako 300 gailur argiztatzeko erronka luzatu dute.

Larunbat honetan, 22:00etan, euskal herritarrek eta katalanek 300 tontor argiztatuko dituzte, tartean, eskualdeko 31 mendi

Erabakitzeko eskubidearen alde, euskal herritarrek eta katalanek Pirinioetako ia 300 tontor argiztatuko dituzte larunbat honetan, uztailaren 2an, eta tartean, eskualdeko 31 tontor daude. 22:00etan egina dute argiztatzeko hitzordua.

Eskualdean dauden tontor horiek, ordea, ez dituzte eskualdeko herritarrek bakarrik argiztatutako; Euskal Herriko bertze txokoetako herritarrak etorriko baitira. Adibidez, Sakanakoak Alkurruntzera eta Gorramakilera, Tolosaldekoak Zipurura eta Urkidira, Goierrikoak Mendaurrera eta Ekaitzara, lapurtarrak eta Urola aldekoak Larhunera...

Parte hartzeko izena eman behar da, eta bakoitzak nahi duen gunean eman dezake izena. Baina herri bakoitzak bere erreferentziazko mendia du eta horixe da beheitiko taulaageri dena. Izena izenaeman. gureesku.eus atarian eman behar da. Federatua dagoenak ez du asegurua oraindu beharrik, eta federatua ez dagoenak aukera du asegurua hartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun