Omicron BA.4 eta BA.5 azpialdagaiak nagusi
Ospitaleetako okupazioak ere gora egin du joan den astean. Ekainaren 19an 75 paziente zeuden ospitaleratuak, eta ekainaren 26an 77. Gainerakoan, ZIUan ospitaleratutako kopuruan (bi pertsona) ez zen aldaketarik izan.
Joan den astean 6 hildako COVID-19agatik
Joan den astean Nafarroan sei pertsona hil ziren COVID-19aren ondorioz, baina ez zen inor ospitaleratu zainketa intentsiboetako unitatean.Txertoa hartzeko hitzorduak
Osasunbideak gogorarazi du adin-talde guztiendako dagoela zabalik txertoa hartzeko zitazioa, eta ahal dela, online kudeatuko dela, citasalud.navarra.es webgunean. Posta elektronikoz ere egin daiteke, citas.vacunacion@navarra.es helbidearen bidez, edo telefonoz 948 370 130 Iruñeko Osasun Barrutirako.
Gomendioak bidaiatu behar izanez gero
Nolanahi ere, herrialde batzuetan, emandako dosi bakoitzaren egiaztagiria eskatzen ari dira. Horregatik, Osasun Sailak gomendatzen die bidaiatzen duten pertsonei, txertaketa-ziurtagiria eramateaz gain, osasun-karpetan dagoen EBren txertaketa-ziurtagiria ere deskargatzea, eman zaizkion dosi guztiak zehaztuta.
Edonola ere, Osasun Sailak gomendio hirukoitza egiten du:
- ez bidaiatu COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak agertzen badira;
- txertaketa-jarraibide osoa emana izatea;
- atera baino lehen, helmugako herrialdeak eska ditzakeen baldintza partikularrak eta egoera epidemiologikoa kontsultatzea.
Europar Batasunaren Re-open EU webgunean, Europako herrialdeetako osasun eta bidaia neurriei buruzko informazioa kontsulta daiteke, berrogeialdiaren eta bidaiarientzako proben betekizunak barne. Informazioa maiz eguneratzen da eta hogeita lau hizkuntzatan dago eskuragarri.
Europar Batasunetik kanpo bidaiatuz gero, bidaiei eta COVID-19ari buruzko informazioa Osasun Ministerioaren webgunean edo Atzerri Ministerioaren webgunean ere kontsulta daiteke.