Zibererasoa jasan zuten udal eta mankomunitateek ohiko zerbitzuak berreskuratzen ari dira

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 3a, 14:30

Pixkanaka normaltasunera bueltatzen ari dira zibererasoa jasan duten udal zerbitzu elektronikoak.

Dagoeneko posta elektroniko zerbitzua erabilgarri dute gehienek, baita webgunea ere

Eskualdeko hemezortzi udal eta hiru mankomunitate kaltetu zituen duela bi aste pasatxo izandako zibererasoak. Geroztik, beraien webguneak eta posta elektronikoko zerbitzuak erabili ezinik ibili dira eta herritarrekiko harremana bertze bide batzuetatik bideratu behar izan dute.

ANIMSA enpresa publikoko arduradunek jakinarazi dutenez, «zerbitzu horiek bere onera» ekartzen ari dira pixkanaka eta erakunde gehienen posta elektroniko zerbitzua erabilgarri dago dagoeneko, baita zenbait webgune ere. Beti ere segurtasuna bermatzeko helburuarekin, urratsez urrats egiten ari dira normaltasunerako bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun